XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

25- Aram-keraz dagi
amaren izkuntzaz...
¡Mari ta Joseren
nolako zoriontzaz...
.

26- Egin ere itz-egin
egiten du ederki...
amak bezin ongi...
aitak baño obeki...
.

27- Eldu da Jesustxo
sei bat urteetara...
ta egiz entzungarr
da bere mintzoera...
.

28- Batez ere amakiñ
mintzatzen danean,
biak elkarrekin
diardutenean
.

29- Bereala amatxok
ikusi zun argi,
Jesusen itz denak
zirala oargarri...
.